XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xehetasun zonbait agertzen dauzkigu: Ez du hoin aspaldi, haurrentzat egiten diren bakantzetako kolonietan, ez zen haizu igandetan haurrak mezarat eremaitea, heien libertatearen errespetatzea estakuru.

Berek galdatzen bazuten ere, buruzagieri debekatua zitzaioten, baimenaren emaitea.

Eskoletan, mehatxuak eginak zitzaizkoten erakasleri, haurreri errexten balinbazioten katiximan parte hartzea.

Gaztetan ere nahi zuten beldurra sar-arazi: katiximari jarraikitzen balinbaziren, bakalorea ez zutela ardietsiko.

Langileen dretxoen alde mintzo da Popieluszko.

Badaki langileriaren berri, Solidarnosc deitu zindikat famatuaren omonier denaz geroz: Lana, gizonaren baitezpadako laguna da.

Lana, gizonaren zerbitzatzeko eta handitzeko egina da.

Ez da beraz gizona lanaren esklabo jarri behar.

Langilea gain-gainetik errespetatu behar dela, dio gure apezak.

Erakusten du ere, fedeak zer argia ekartzen dion langileari: Jainkorik gabe, otoitzik gabe, bortizki lanean ari den gizona, hegal bat baizik ez duen xoriaren iduriko da, lurrari josia.

Ez ditake aira, ez dezake aski goratik ikus zer den lurreko biziaren baliorik handiena.

Bere mokoaren inguruan dabila itzulika, xori kolpatu baten pare.

Popieluszko-rentzat, ezin berexiak dira Polones izaitea eta girixtino izaitea: Mendeak baditu gure kulturak bere hatsa Ebanjeliotik daukala.

Girixtino fedeari esker, gogor egin diotegu beti, populu salbai batzuen kultura guzieri.

Gure erroak ez ditugu moztu behar, errorik gabeko arbola lurrerat baitoa.